Teknografiaren hausnarketa
Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? Zer da lankidetza ikaskuntza?
Taldean lan egitea, ikasle bat baino gehiagoz osatutako talde heterogeneo bat izanik; hau da, gaitasun desberdinak dituzten pertsonaz osatutako taldea, helburu komun bat lortzean eta batak besteari laguntzean datza.
Lankidetzan aritzeko, beharrezkoa izango litzateke pertsona bakoitzak rol bat izatea, irakasleak gidariaren papera hartzen duelarik. Hau, ikasleen zalantzak erantzuten, eta ikasle bakoitzaren ahalmenak garatzen saiatuko da.
Lankidetzan ikasteko, zenbait tresna aproposak izango liratekeela uste dugu; estae baterako:
- WKI-a
- Blog-a
- Dropbox, google drive, eta antzeko zerbitzuak
- Irratsaioak prestatzea
- Eskolako web-orrialdea
- Foroak
- Eskolen arteko proiektuak (Pelutxe,…)
Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?
IKT-ak aztertu ondoren, irakasleek formakuntza hau eduki beharko luketela uste dugu.
Lehenik eta behin, multialfabetizazioa aipatu beharko genuke. Bertan,lau alfabetizazio bereiz ditzakegu:
Alde batetik, ikus-entzunezko alfabetizazioa dugu. Hau, aurkezpenak egiteko baliabide desberdinak erabiltzen jakitean datza. Adib: bideoak, prezi, powerpoint, excel, teknografia, proiektorea… Bestetik, tradizionala (idatzi eta irakurri) eta informazionala; informazioa modu egokian bildu, informazio iturriak ezagutu eta egiaztatu, hezkuntza web orri fidagarriak erabili … Eta azkenik, alfabetizazio digitala.
Horrez gain, software (programak) eta hardware (objektuak)-n maneiua ezagutzea beharrezkoa da, sortzen zaizkigun arazoei aurre egin ahal izateko.
Gainera, gure arloan; hezkuntzan, ditugun ezagutzak besteei transmititu behar diegunez, beharrezkoa ikusten dugu erabiliko dugun hiztegia gure ikasleen ezagutzetara moldatuta egotea.
Hezkuntzaren ildotik jarraiki, IKT-ak beste ikasgaietan aplikagarriak dira. Hala nola, eskolako web orria edo plataforma egiteko erabili genitzake. Hauek, ikasle, guraso eta irakasleei oharrak bidaltzeko aukera ematen dutelarik. Esate baterako, via educativa. Hau da,
teknologiak komunikatzeko erabiltzen jakitea.
Halaber, irakasleak kontziente izan behar du IKT-ak erabiliz, HPB(Hezkuntza Premia Berezia) duten ikasleen ikaskuntza prozesuan etekina atera lezakeela.
Azkenik, esan beharra dago, formakuntza hau etengabea dela; baina, gure ustez, garrantzitsuena ezagutza hauei ematen zaien erabilera da.