Blogger zerbitzuak eskainia.

Ikasgaiaren laburpena


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Teknografiaren hausnarketa

IKT-ak denboran zehar garatuz eta berrituz doaz. Lehen, adibidez, hamaika tresna zeuden,bakoitza funtzio batekin, eta orain, aldiz, tresna bakar batek funtzio desberdinak bete ditzake.
Gainera, gaur egungo gizartean antzeman daitekeenez, umeak lehenago hasten dira aparatu elektronikoa erabiltzen (mugikorrak, tablet, ordenagailua, kontsolak, …).
Gure esperientzian zentratuz, aldiz, gaia aurkeztu ziguten momentuan, burura etorri zitzaigun lehenengo ideia mugikorrekin eta ordenagailuekin erlazionatuta zegoen soilik; baina sakonago hausnartu ondoren, konturatu ginen IKT- ak ez zirela bakarrik bi aparatu hauetara mugatzen; baizik eta beste hainbat hartzen dituela bere baitan. Horren ondorioz, ohartu ginen gure aurrezagutzak ez zirela uste genituen bezain urriak.
  Horrez gain, azpimarratzekoa iruditzen zaigu IKT-en erabilera. Izan ere, batzuetan ez gara kontziente dituzten erabilpen anitzez.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? Zer da lankidetza ikaskuntza?

Taldean lan egitea, ikasle bat baino gehiagoz osatutako talde heterogeneo bat izanik; hau da, gaitasun desberdinak dituzten pertsonaz osatutako taldea, helburu komun bat lortzean eta batak besteari laguntzean datza.

Lankidetzan aritzeko, beharrezkoa izango litzateke pertsona bakoitzak rol bat izatea, irakasleak gidariaren papera hartzen duelarik. Hau, ikasleen zalantzak erantzuten, eta ikasle bakoitzaren ahalmenak garatzen saiatuko da.

Lankidetzan ikasteko, zenbait tresna aproposak izango liratekeela uste dugu; estae baterako:

- WKI-a

- Blog-a - Dropbox, google drive, eta antzeko zerbitzuak

- Irratsaioak prestatzea

- Eskolako web-orrialdea

- Foroak

- Eskolen arteko proiektuak (Pelutxe,…)

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?

IKT-ak aztertu ondoren, irakasleek formakuntza hau eduki beharko luketela uste dugu.

Lehenik eta behin, multialfabetizazioa aipatu beharko genuke. Bertan,lau alfabetizazio bereiz ditzakegu:

Alde batetik, ikus-entzunezko alfabetizazioa dugu. Hau, aurkezpenak egiteko baliabide desberdinak erabiltzen jakitean datza. Adib: bideoak, prezi, powerpoint, excel, teknografia, proiektorea… Bestetik, tradizionala (idatzi eta irakurri) eta informazionala; informazioa modu egokian bildu, informazio iturriak ezagutu eta egiaztatu, hezkuntza web orri fidagarriak erabili … Eta azkenik, alfabetizazio digitala.

Horrez gain, software (programak) eta hardware (objektuak)-n maneiua ezagutzea beharrezkoa da, sortzen zaizkigun arazoei aurre egin ahal izateko.

Gainera, gure arloan; hezkuntzan, ditugun ezagutzak besteei transmititu behar diegunez, beharrezkoa ikusten dugu erabiliko dugun hiztegia gure ikasleen ezagutzetara moldatuta egotea.

Hezkuntzaren ildotik jarraiki, IKT-ak beste ikasgaietan aplikagarriak dira. Hala nola, eskolako web orria edo plataforma egiteko erabili genitzake. Hauek, ikasle, guraso eta irakasleei oharrak bidaltzeko aukera ematen dutelarik. Esate baterako, via educativa. Hau da, teknologiak komunikatzeko erabiltzen jakitea.

Halaber, irakasleak kontziente izan behar du IKT-ak erabiliz, HPB(Hezkuntza Premia Berezia) duten ikasleen ikaskuntza prozesuan etekina atera lezakeela.

Azkenik, esan beharra dago, formakuntza hau etengabea dela; baina, gure ustez, garrantzitsuena ezagutza hauei ematen zaien erabilera da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Hezteko Objektu Digitala



Guk sortutako HOD-a


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

"El profesor del SXXI ha de preparar a sus estudiantes para un futuro incierto".

Marc Prensky

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

PLANIFIKAZIOA

  • Helburua definitu
  • Gaien artean aukeratu
  • Metodologia:   
    • Espazioa 
    • Denbora 
    • Ezaugarriak
  • Jarduerak
  • Teknologiaren aukeraketa
  • Ebaluazioa

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

IKT-en erabilera ikaste-irakaste prozesuan

*      INGURUNEAREN EZAGUERA
-          Txango bat egin eta zuhaitzen informazioa QR kodeak erabiliz lortu
-          Geolokalizaizoa (Google Earth)
-          Animali, landare bildumak sortu eta gero partekatu
-          Errealitate handitua erabili; adibidez, gorputz organoak…
-          Encarta (entziklopedia)

*      MATEMATIKA
-          Grafikoak egin (Generador de gráficos)
-          Excelen erabilera (notak kalkulatzeko, grafikoak egiteko…)
-          Morroi geometrikoak (Geogebra: aritmetika + geometria)
-          Google Maps (distantziak, eskalekin lan egiteko)

*      HIZKUNTZAK
-          Irratia sortu
-          Proiektu telematikoak: eskolen arteko elkarlana bultzatzen duten proiektuak
→(Pelutxe Proiektua)
-          Blog bat sortu

*      PLASTIKA
-          Bideoak ikusi
-          Goggles (margolan bati argazkia atera eta dagokion informazioa lortu)
-          Eskulan baten bideoa sortu
-          Guk egindako artelanak partekatu (Flickr bidez)


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Mapak eta geolokalizazioa

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Irungo txangoaren jarraibidea


Ikusi Irunen zehar egindako bidaia mapa handiago batean

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Web 2.0


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

IKT-ak eta biok

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Gizakiaren eboluzioa


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Eboluzioa


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Hezkuntza arloko software-a


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Konpetentzia digitala

Informazio Gizartea vs. Komunikazio Gizartea
Informazio Gizarteko hezkuntzan ikasleek irakaslearengandik informazioa pasiboki jasotzen zuten, ez zegoen hartu-emanik (unidirekzionala). Irakaslea protagonista zen, eta ikasleek ez zeukaten aukerarik parte hartzeko. Gainera, ikasteko metodoa, liburuengandik buruz ikastea zen.
Komunikazio Gizarteko hezkuntzan ordea, ikasleek informazioa  tresna teknologiko desberdinen bitartez jasotzen dute. Ikasleek aktiboki parte hartzeko aukera osoa dute, modu dinamikoan, eta irakaslea protagonista izan ordez, gidari bat da eta ikasleen beharretara moldatzen da. Gainera, ikasleek informazio iturri desberdinak eskura dituzte, eta lankidetza lantzen da.
Zer da konpetentzia digitala?
Konpetentzia digitala, arazo baten aurrean, informazioa iturri eta tresna desberdinen bitartez lortu daitekeela ikastean datza. Informazio hori lortu ondoren, hori ulertu, analizatu eta eraiki ondoren, zure ezagutza besteekin partekatzeko.Horrek, ikaslearen garapen kognitiboa garatu dezake. 


Nola irakatsi konpetentzia digitala?
Ikasleek ekintzaren bitartez eraikiko dituzte beren ezagutzak, baina horretarako helburuak finkatuta egon behar izango dira.
IKT-en bidez. Tresnen aniztasuna erabili, ikusgarriagoak.
Ikasleek taldeka lan egin behar dute.
Eginez ikasten da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Zer da WIKI bat?


WIKI-a web orrialdeak idazteko modu bat izateaz gain, erabiltzaile bat baino gehiagok informazioa editatzeko eta partekatzeko aukera ematen du.

WIKI-aren erabilpena ondo ulertu dezazuen, bideo hau aukeratu dugu.




WIKI lengoaiaren idazkeraren adibide bat:

[[File:Ward Cunningham - Commons-1.jpg|thumb|[[Ward Cunningham]]

Kode hau adibidez, irudi bat txertatzeko erabiltzen da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Hipotesiak

- Informazioa modu egokian bilatu. Informazio iturriak ezagutu eta egiaztatu. Hezkuntza web orri fidagarriak.

- Aurkezpenak egiteko baliabide desberdinak erabiltzen jakitea. Multimedia. Adib: bideoak, prezi, powerpoint, excel, teknografia, proiektorea…

- Oinarrizko ezagutzak jakitea (dokumentuak gordetzen jakitea, dokumentuak deskargatu, datuak eraldatu…) ordenagailuen inguruan gero egon daitezken arazoetan konpontzen saiatzeko. Ordenagailua osatzen duena: software (programak) eta hardware (objektuak).

 - Hitz teknikoak umeen ezagutzeetara moldatu.




- IKTak beste ikasgaietan erabili ezagutzak eskuratzerako orduan.

- Eskolako web orria eta plataforma erabiltzen jakitea. Guraso, ikasle eta irakasleei oharrak bidaltzen jakitea. Adib: via educativa

- Komunikazioa. Teknologiak komunikatzeko erabiltzen jakitea.

- HPB(Hezkuntza Premia Berezia) duten ikasleentzako baliabideak jakitea eta erabiltzea.

 - Formakuntza etengabea.


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS