Blogger zerbitzuak eskainia.

Konpetentzia digitala

Informazio Gizartea vs. Komunikazio Gizartea
Informazio Gizarteko hezkuntzan ikasleek irakaslearengandik informazioa pasiboki jasotzen zuten, ez zegoen hartu-emanik (unidirekzionala). Irakaslea protagonista zen, eta ikasleek ez zeukaten aukerarik parte hartzeko. Gainera, ikasteko metodoa, liburuengandik buruz ikastea zen.
Komunikazio Gizarteko hezkuntzan ordea, ikasleek informazioa  tresna teknologiko desberdinen bitartez jasotzen dute. Ikasleek aktiboki parte hartzeko aukera osoa dute, modu dinamikoan, eta irakaslea protagonista izan ordez, gidari bat da eta ikasleen beharretara moldatzen da. Gainera, ikasleek informazio iturri desberdinak eskura dituzte, eta lankidetza lantzen da.
Zer da konpetentzia digitala?
Konpetentzia digitala, arazo baten aurrean, informazioa iturri eta tresna desberdinen bitartez lortu daitekeela ikastean datza. Informazio hori lortu ondoren, hori ulertu, analizatu eta eraiki ondoren, zure ezagutza besteekin partekatzeko.Horrek, ikaslearen garapen kognitiboa garatu dezake. 


Nola irakatsi konpetentzia digitala?
Ikasleek ekintzaren bitartez eraikiko dituzte beren ezagutzak, baina horretarako helburuak finkatuta egon behar izango dira.
IKT-en bidez. Tresnen aniztasuna erabili, ikusgarriagoak.
Ikasleek taldeka lan egin behar dute.
Eginez ikasten da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina