From Digital an Audiovisual Competence to Media Competence (Pérez y Delgado 2012)
La Alfabetización Digital en la formación del profesorado (Area 2009)
- konpetentzia pedagogikoa (teknologia hezkuntza ikuspegitik)
- epistemologiko sinesmena (alde edo aurkako jarrera estremoak)
- sarean lana eta kolaborazioa (irakasleen rola erraztasunak ematea)
- ikaskuntzaren espazioari gehigarria (tradizionalki lana eskolan eta etxean garatu “indartzeko”, IKT-ak estrategiak igo)
- konpetentzia teknologikoa (material ezberdinaren erabilera)
- garapen profesionala (eguneratua egotea)
- alderdi etikoak (alderdi legalak jakitea: propietateak, irudien erabilera,…)
- alderdi emozionala (irakasleak jakin behar du ikasleak bera baino gehiago jakingo duela hainbat kasutan ez da lehiaketa bat)
Un viaje hacia la Alfabetización Mediática
Konpetentzia Digitala (Jordi Adell)
- Konpetentzia informazionala: Informazio lantzeko behar diren oinarrizko gaitasun eta trebezien multzoari dagokio. Problemak adierazten jakin behar da, hau bilatu, antolatu, aztertu, kritikatu eta ebaluatu. Ondoren informazio eratzeko eta konpartitzeko. Lehen informazioa hartu besterik ez genuen egiten, orain hau sortu ere egiten dugu.
- Konpetentzia teknologikoa edo informatikoa: Gailu teknologikoen erabilerari deritzo. Gure inguruan teknologia asko dago eta geroz eta zerbitzu gehiago eskaintzen diguten eta ondorioz beraien “menpekotasuna” handitzen ari da. Interesgarria izan daiteke tresna hauen erabilera beharrezkoak ote diren ebaluatzea.
- Multialfabetizazioa: Gizartea audiobisuala da. Baliabide audiobisualak hezteko objektu izan beharko luke. Bizitzan zehar hartzen dugun informazioaren gehiengoa mota honetakoa da.
- Konpetentzia kognitiboa: Informazio aukeratzen jakin behar da eta informazio hori ezagutza bihurtzen.
- Hiritartasun digitala: Mundu errealean nahiz mundu birtualen bizitzeko behar den prestakuntzari deitzen zaio. Sarean jokatzeko modua erakutsi behar da. Eskola hiritar digital bat formatzeko interesa piztu behar du.
Konpetentzia Digitala (Area, 2010)
La competencia digital e informacional en la escuela (Area 2009)
Teknografiaren hausnarketa
Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu?
IKT-ak aztertu ondoren, irakasleek formakuntza hau eduki beharko luketela uste dugu.
Lehenik eta behin, multialfabetizazioa aipatu beharko genuke. Bertan,lau alfabetizazio bereiz ditzakegu:
Alde batetik, ikus-entzunezko alfabetizazioa dugu. Hau, aurkezpenak egiteko baliabide desberdinak erabiltzen jakitean datza. Adib: bideoak, prezi, powerpoint, excel, teknografia, proiektorea… Bestetik, tradizionala (idatzi eta irakurri) eta informazionala; informazioa modu egokian bildu, informazio iturriak ezagutu eta egiaztatu, hezkuntza web orri fidagarriak erabili … Eta azkenik, alfabetizazio digitala.
Horrez gain, software (programak) eta hardware (objektuak)-n maneiua ezagutzea beharrezkoa da, sortzen zaizkigun arazoei aurre egin ahal izateko.
Gainera, gure arloan; hezkuntzan, ditugun ezagutzak besteei transmititu behar diegunez, beharrezkoa ikusten dugu erabiliko dugun hiztegia gure ikasleen ezagutzetara moldatuta egotea.
Hezkuntzaren ildotik jarraiki, IKT-ak beste ikasgaietan aplikagarriak dira. Hala nola, eskolako web orria edo plataforma egiteko erabili genitzake. Hauek, ikasle, guraso eta irakasleei oharrak bidaltzeko aukera ematen dutelarik. Esate baterako, via educativa. Hau da,
teknologiak komunikatzeko erabiltzen jakitea.
Halaber, irakasleak kontziente izan behar du IKT-ak erabiliz, HPB(Hezkuntza Premia Berezia) duten ikasleen ikaskuntza prozesuan etekina atera lezakeela.
Azkenik, esan beharra dago, formakuntza hau etengabea dela; baina, gure ustez, garrantzitsuena ezagutza hauei ematen zaien erabilera da.
Konpetentzia digitala
Zer da WIKI bat?
WIKI-a web orrialdeak idazteko modu bat izateaz gain, erabiltzaile bat baino gehiagok informazioa editatzeko eta partekatzeko aukera ematen du.
WIKI-aren erabilpena ondo ulertu dezazuen, bideo hau aukeratu dugu.
WIKI lengoaiaren idazkeraren adibide bat:
[[File:Ward Cunningham - Commons-1.jpg|thumb|[[Ward Cunningham]]
Kode hau adibidez, irudi bat txertatzeko erabiltzen da.
Hipotesiak
- Informazioa modu egokian bilatu. Informazio iturriak ezagutu eta egiaztatu. Hezkuntza web orri fidagarriak.
- Aurkezpenak egiteko baliabide desberdinak erabiltzen jakitea. Multimedia. Adib: bideoak, prezi, powerpoint, excel, teknografia, proiektorea…
- Oinarrizko ezagutzak jakitea (dokumentuak gordetzen jakitea, dokumentuak deskargatu, datuak eraldatu…) ordenagailuen inguruan gero egon daitezken arazoetan konpontzen saiatzeko. Ordenagailua osatzen duena: software (programak) eta hardware (objektuak).
- Hitz teknikoak umeen ezagutzeetara moldatu.
- IKTak beste ikasgaietan erabili ezagutzak eskuratzerako orduan.
- Eskolako web orria eta plataforma erabiltzen jakitea. Guraso, ikasle eta irakasleei oharrak bidaltzen jakitea. Adib: via educativa
- Komunikazioa. Teknologiak komunikatzeko erabiltzen jakitea.
- HPB(Hezkuntza Premia Berezia) duten ikasleentzako baliabideak jakitea eta erabiltzea.
- Formakuntza etengabea.





