Blogger zerbitzuak eskainia.

La Web 2.0 en Escena (Santiago et al, 2013)

WEB 2.0-ri buruz ulertu dezakegu, on-line edukien sorrera eta elkar-partaidetza sustatzen duen tresna multzoa, eta tresna hauei ematen diegun erabilera dela.
WEB 2.0-ko erabiltzaile arrunt batek informazioa eskura dezake ondoren bere iritziaren arabera antolatzeko, eta baita edukiak sortu eta publikatu ditzake ere.

WEB 2.0

·         Zer da?
o   Edukiak
o   Zerbitzuak
o   Internet
·         Nolakoa da?
o   Unibertsala
o   Multimedi@
o   Eskuragarritasuna
o   Parte-hartzailea
o   Soziala
o   Aniztasuna
o   Kultura likidoa
o   Folsonomia (etiketak)
·         Zertarako?
o   Komunikazioa
o   Informazioa
·         Nori zuzenduta?

o   Erabiltzaileei

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Recursos educativos TIC de información, colaboración y aprendizaje (Cacheiro 2011)

IKT-ak informazioa eta komunikazioa hobetzeko bideratuta dauden tresna teknologikoak dira. Izan ere,  tresna teknologikoek hezkuntzan beste baliabide sortu dituzte:



Hezkuntzan erabiltzen diren tresna teknologiko hauek hurrengo funtzioak betetzen dituzte:

  • Ikasleen interesa eta motibazioa indartu
  • Informazioa eman
  • Ikasleen ikaskuntza prozesua bideratu: Informazioa bilatu, kudeatu, lotu, sortu, transmititu,…
  •  Ezagutzak eta gaitasunak ebaluatu
  • Behaketarako eta esperimentaziorako egoera errealak simulatu ditzake.
  • Adierazpenerako eta sormenerako egoerak ahalbidetzen ditu.

IKT-ak hezkuntzan erabiltzearen helburuak:

  • Ikasleen ikaskuntza prozesua erraztea.
  • Ikasleek dituzten ezagutzak edukiekin lotzea.
  • Ikaskuntzarako esperientziak ahalbidetzea, garatzea, eta sortzea
  • Ikasleek dituzten ezagutzak egiaztatzea.
  • Gizarte digitala garatzea eta erantzukizuneko eredua sustatzea.
·                                          
·        
·         
·         
·         

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

La Alfabetización Digital en la formación del profesorado (Area 2009)

Eskoletan IKT-ak ipintzea prozesu zaila eta luzea izaten ari da. Urte askotan zergatia aldaketari erresistentzia eta irakasleriaren prestakuntza falta izan da.
Arazorik nagusiena gizartea era oso azkarrean eboluzionatu dela izan da. Irakasle hauek beste kultura batean formatu ziren eta beraien lanbidearen esanahia ez dute horrela ikusten. Irakasleriak bakarkako rol hori utzi egin behar du, ezagutzak transmititzeko bakarrik dagoela alegia.

Arazoa ez da bakarrik irakasleena, errekurtsoak izan behar dira hau aurrera eramateko. Ez da alfabeto digital bat izan behar, etengabea izan behar da, hau da, konstanteki ikasten egon behar da eta aldaketei eta teknologiei moldatzeko gai izan behar da, abiadura handian transformatzen ari baitira.


IKT-ak erabiltzen ez dituzten irakasleek etapa batzuk jarraitzen dituzte hauek menperatu eta praktikan jarri arte. NETS  proiektua da gehien zabaldu dena. Hasierako formaziorako eta jarraipenerako zortzi ardatz zehatz daitezke: 

  1. konpetentzia pedagogikoa (teknologia hezkuntza ikuspegitik)
  2. epistemologiko sinesmena (alde edo aurkako jarrera estremoak) 
  3. sarean lana eta kolaborazioa (irakasleen rola erraztasunak ematea)
  4. ikaskuntzaren espazioari gehigarria (tradizionalki lana eskolan eta etxean garatu “indartzeko”, IKT-ak estrategiak igo)
  5. konpetentzia teknologikoa (material ezberdinaren erabilera)
  6. garapen profesionala (eguneratua egotea)
  7. alderdi etikoak (alderdi legalak jakitea: propietateak, irudien erabilera,…)
  8. alderdi emozionala (irakasleak jakin behar du ikasleak bera baino gehiago jakingo duela hainbat kasutan ez da lehiaketa bat)

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Un viaje hacia la Alfabetización Mediática

Bideo honetan, Jack izeneko mutiko baten istorioa kontatzen du, teknologiarekin erlazionatuta dagoena hain zuzen, honek dituen arriskuak azalduz.

Jack-ek oinarrizko zenbait aspektu barneratuta ditu, hala nola, trebetasun teknikoak. Dena den, ez da onartzen erabiltzen dituen tresnen arriskuez, izan ere, egunero eskuartean darabilgun informazioa enpresa pribatuengandik kontrolatuta dago, beraz ezin genezake jakin zer den egia eta zer ez. Iragarki askok helburu finko bat dute, jendeak esaten duena sinestea, askotan informazio subliminala erabiliz eta irudi asko beraien onurarako manipulaturik. Horrez gain, interneteko sozializazio guneetan, hala nola, facebook, twitter, etab. jendeak identitate faltsuak erabiltzen ditu. Hortaz, ikusten dugu web orrialdeetan dagoen informazio gehiena idazleen nahietara bideratuta dagoela.

Beste alde batetik, gerta liteke bilatutako informazioa ez izatea norberak nahi duena izatea, kontrolatu ezin daitezkeen elementu asko baitaude.

Dena den, behin hauek barneraturik, kontzientzia harturik ezkutuko funtzionamendua uler daiteke, horrela, galdera gaitasuna garatuz, norberarengan konfiantza hartuz eta iritzi kritikoa garatuz. Gainera, aipatzeko da elkarlana; denen gaitasunak bilduz zehaztutako helburura errazago hel daitekeelako.


Istorio hau ikaste-irakaste prozesuarekin erlazionatuz gero, esan beharko litzateke, irakasleak gero eta gogo, nahi eta konpetentzia gehiago izanik ikasleen errendimendu maila handiagotu egiten dela.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Konpetentzia Digitala (Jordi Adell)

Eskolak bizitza osoan ikasteko hezi behar du (Long Life Learning).

Konpetentzia digitalaren barruan 5 konpetentzia edo alfabetizazio azaltzen ditu:

  1. Konpetentzia informazionala: Informazio lantzeko behar diren oinarrizko gaitasun eta trebezien multzoari dagokio. Problemak adierazten jakin behar da, hau bilatu, antolatu, aztertu, kritikatu eta ebaluatu. Ondoren informazio eratzeko eta konpartitzeko. Lehen informazioa hartu besterik ez genuen egiten, orain hau sortu ere egiten dugu.
  2.  Konpetentzia teknologikoa edo informatikoa: Gailu teknologikoen erabilerari deritzo. Gure inguruan teknologia asko dago eta geroz eta zerbitzu gehiago eskaintzen diguten eta ondorioz beraien “menpekotasuna” handitzen ari da. Interesgarria izan daiteke tresna hauen erabilera beharrezkoak ote diren ebaluatzea.
  3. Multialfabetizazioa: Gizartea audiobisuala da. Baliabide audiobisualak hezteko objektu izan beharko luke. Bizitzan zehar hartzen dugun informazioaren gehiengoa mota honetakoa da.
  4. Konpetentzia kognitiboa: Informazio aukeratzen jakin behar da eta informazio hori ezagutza bihurtzen.
  5. Hiritartasun digitala: Mundu errealean nahiz mundu birtualen bizitzeko behar den prestakuntzari deitzen zaio.  Sarean jokatzeko modua erakutsi behar da. Eskola hiritar digital bat formatzeko interesa piztu behar du.

Estrategia didaktikoek garrantzia dute. Ez da emaitzetatik ikasi behar baizik eta egiteagatik, hau da, problemak ebazten, gailu teknologikoak erabiltzen, …

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Konpetentzia Digitala (Area, 2010)

Gaur egun, teknologiak euren eguneroko bizitzaren parte bilakatu dira.Horri erantzunez, hezkuntzan adituek alfabetizazio kontzeptuaren barne beste hainbat alfabetizazio gehitzea eskatzen dute; hala nola, ikus-entzunezkoa, digitala eta informazionala.

-          -Ikus-entzunezko alfabetizazioa, ikus-entzunezko testuak analizatzeko eta ekoizteko gaitasuna da, baita iritzi kritikoa garatzeko ere (zinea eta telebista ikusterakoan).
-          -Alfabetizazio digitalari dagokionez, ordenagailuen maneiuaz ari gara (software eta hardware).
-          -Alfabetizazio informazionala, ordea, informazioa iturri desberdinetatik bilatu, aukeratu, analizatu eta berregiteko gaitasuna da.

Planteamendu honekin lortu ahi dena zera da, norberak bere ikasketa bultzatzea (autoaprendizaia), informazioaren trataera egokia egitea (bilatu, aukeratu, elaboratu eta hedatu), IKT-en erabilpenean formatzea eta horiek gure gizartean duten inplikazio ekonomiko, politiko, kultural eta ideologikoaz jabetzea.

Hartara, hezkuntzaren helburua haurrak teknologia berrien inguruan alfabetatzea da: multialfabetizazioa. Hau da, idaztea eta irakurtzea jakiteaz gain, lengoai mota desberdin eta formatu mota desberdinen bitartez, adierazten jakitea ere. 

Hau dena kontuan hartuta, hezkuntza eredu integrala izateko lau eremu hauek jorratu beharko lituzke:

-          -Dimentsio instrumentala. Baliabide teknologiko ezberdinen software eta hardware—en maneiua.
-          -Dimentsio kognitiboa. Informazioaren trataera egokia (bilatu, aukeratu, berregin, partekatu, hedatu)
-          -Dimentsio sozioaktitudinala. Teknologia eta komunikazioarekiko jarrera positiboak garatu.
-          -Dimentsio axiologikoa. Informazioaren trataera egokia ( analizatzeko irizpideak eta balore etikoak garatzea).

Teknologia berrien agerpena  geletan, ohiko testuliburuekin alderatuz, lan gehiago eskatzen du. Izan ere, ikasgelako erritmoa aldatzea dakar; hortaz, irakasleak metodologia malguagoa eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzea eskatzen du.

IKT-ak inplikatuak dauden ikaskuntza prozesuetan, hiru eremu  desberdindu ditzakegu ikaslearen ikaskuntzan.

Alde batetik, informazioa bilatu, aurkitu eta ulertzearekin  lotura duena. Bestetik, lengoai mota ezberdinen bidez adierazten ikasi eta baliabide digital desberdinen bitartez (wiki, blogak …)  ideiak hedatzen jakitearekin  du zerikusia. Eta, azkenik, sarean dauden hainbat baliabideen bidez beste pertsonekin komunikatzen ikasi (email, foroa …).

Aldaketa horien guztien aurrean, irakasleek hainbat hezkuntza erronka dituzte:
-          -Gehiegizko informazioaren aurrean, irakasleek  informazio  guzti horri zentzua ematen lagundu behar dio irakasleari. Hau da, informazioa ezagutza ulergaitza eta esanguratsua bilakatzen lagundu.
-         -Gainera, elkarlana sustatu bai gelakideen artean bai zentro desberdinen artean.
-          -IKT-en bidezko ariketak planifikatzen ikasi.
-          -Testuinguru berri eta, halaber, zailagoen aurrean egoerak kudeatzen eta ikasleak kontrolatzen ikasi.

Aurreko guztia kontuan hartzeaz gain, teknologia berriak gelan sartzearekin ez dela nahiko jabetzea garrantzitsua da, metodologia aldaketa bat ere beharrezkoa baita.


Eredu berritzaile honen bitartez, ikaslea eginez ikastea nahi da, hau da, IKT-en erabilpen aktiboa eginez ikertuz ikastea, eta ez ohiko ekintzak egiteko erabiltzea. Era berean, norbere ikaskuntza bideratzea bultzatzeaz gain, lankidetzan aritzeko aukera bat eskaintzea du helburu. Oro har, .IKT-ak formakuntza prozesuaren atal bat izatea nahi da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

La competencia digital e informacional en la escuela (Area 2009)

XIX. mendeko gizarte industrialean, eskola estatuari erantzuten zion. Horren helburua ezaugarri kultural nazionalak transmititzea zen. Hau da, gizarteriaren alfafetizazioa bertako historia, geografia, literatura ezagutzean zetzan.

Horretarako testu liburuetan oinarritzen ziren, eta eredu memoristikoa erabiltzen zen ikasteko. Gainera, irakaslea zen protagonista, berak informazioa ematen zuen  ikasleak pasiboki jasotzen zuen bitartean (errezepziozko ikaskuntza).

Gaur  egungo gizartean, aldiz, eredu hau zaharkitua geratu da. Izan ere, gizartea eta honen beharrak aldatuz joan dira; hala nola, teknologia digital berrien agerpenarekin. Hori dela eta, gizarteak alfabetizazio kontzeptua birdefinitu behar izan du, zabaldu. Orain irakurri eta idazteaz gain, konpetentzia digitala dago ere bai.
Horri erantzunez, oinarrizko curriculumean beste gaitasun bat gehitu du: Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Konpetentzia digitala informazioa bilatzen jakitea, informazio hori ezagutzan bihurtzeko gaitasuna izatea; informazioa azaltzen eta zabaltzen jakitea eta informazioa modu demokratiko eta etikoan erabiltzeko gaitasuna da.

Hori irakasteko ariketetan oinarritutako metodologia behar da. Ariketa horiek 4 irizpideetan oinarritzen dira:
-          Eginez ikasi
-          Metodologia konstruktibista sustatu, hau da, ikaslea izatea esanahiak sortzen dituena
-          Ikasleen arteko lankidetza sustatu
-          Informazio/baliabide desberdinez baliatu (liburuak, web 2.0 …)
Hona hemen ariketa horien zenbait adibide:
-          Taldeko lanak WIKIren bidez Proiektuak egiteko, ikasgaiaren hiztegia sortzeko
-          BLOG-ak
Ikasleen eguneroko bezala, notiziak ipintzeko, egindako proiektuak zintzilikatzeko …
-          Foroak/ Txatak
Beste zentroetako ikasleekin eztabaidak sortzeko, iritzi ezberdinak partekatzeko …
-          eLEARNING
urrutiko hezkuntza/ ez presentziala
-          Sarean informazioa bilatzeko ariketak
Informazio egokia bilatu, aukeratu, analizatu eta interpretatzeko gaitasuna garatu
-          Webquest

           …

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS