Blogger zerbitzuak eskainia.

El concepto de "buenas prácticas": Origen y desarrollo (González Ramírez, 2007)

Praktika onen kontzeptua enpresaritza eremuan du bere jatorria; eta jarduera bat emaitza onak eskaintzen dituenean erabiltzen da, hain zuzen. Hartara, kontzeptu hau beste eremuetara zabaldu eta erabiltzen da, hezkuntzara, batik bat.

  Zer da? Praktika onaren terminoa erabilera ezberdinak dauzka:

  •  Ekintza batek emaitza onak ematen dituenean eredu bilakatzen denean.
  • Kontrol instrumentu bezala.
  • Organizazioetan aldaketak kudeatzeko erreminta bezala.
  •  Praktika ona burutu heinean gertatzen diren erronka, porrot eta arrakastak osatzen dute hura.
  •  Erabakiak hartzeko erreminta bezala.
Laburbilduz, praktika onak terminoa erabiltzen denean , aldaketa eta jarrera berritzailea duela esan daiteke. Eta ikasiak eta transferituak izan daitezke.


Zertan laguntzen du?

  • Prozesua hobetzen.
  •  Beste testuinguruetan erabilgarria bilaka daiteke.
  • Ikuspegi berritzailea eskaini.
  • Metodo berritzaileetan oinarritzen da.

Horrez gain, praktika ona definitzeko 3 aspektu eduki behar dira kontuan: testuingurua, hobekuntzak lortu direla ikusteko adierazgarriak eta testuinguru desberdinetara transferitzeko gaitasuna.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Hezteko Objektu Digitala

Hemen duzue Cuadernian egindako gure hezteko objektu digitala. Baserria da gure gaia. Anima zaitezte!

http://goo.gl/4kWn9q




  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Buenas prácticas con TIC a través de prensa digital e impresa (Castro, 2010)

Artikulu honek azaltzen du IKTak nola landu ikasgela baten baitan, gai zehatz bat zehazturik, kasu honetan egunkariaren erabilera.

Jarduera hau, gaztelerako ikasgaian lantzeko eta lehen hezkuntzako hirugarren zikloan jorratzeko bideratuta dago. Honen bitartez, kooperazioa eta autonomia landu nahi da, baita egunkaria aitzakiatzat harturik beste hainbat gai landu ere, horien artean, orduen eta herrialdeen arteko bereizketa, politika matematikaren erlazionatzen da elekzioetan ateratako emaitzekin grafiko bat egin behar delako etab.

IKTei dagokienez aldiz, interneten erabilera bultzatzen du, honekin batera URL desberdinak erabiltzea, grafikoak egiteko programen ezagupen eta erabilpena, …


Beraz, ikus genezake gai batetik abiatuz beste hainbat kontzeptu lan genitzakeela eta hauek egiteko teknologien erabilpena bultza daitekeela. 

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Buenas prácticas con TIC a través de webquest (Castro, 2010)

Artikulu honek, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko gaztelania irakasgaiko jarduera bat planteatzen du, honen bitartez IKTak, kasu honetan webquest-a erabiliz.

Webquest-a interneten zintzilikaturik dagoen orrialde bat da non edonork (partaideek) idatz zezakeen.

Jarduera hau, zehazki, power-point bat egitean datza “Zer gertatu zen jaio nintzen egunean, urtean?” galderari erantzuten diona. Hots, ikaskideen aurrean aurkezpenak prestatzera eta egitera prestatu dago, lana denekin konpartitzen dutelarik.


Beraz, ariketa honen bitartez autonomia eta kooperazio lantzen da, baita interneten erabilera ere, ikasleek informazioa bilatu behar dutelako, urte horretan zein gertakari eman ziren hain zuzen. Horrez gain, software eta hardware maneiua ere bultzatzen da. Lehena, aurkezpenak egiteko programa desberdinen aukeraketa egin beharko dutelako. Bigarrena, ordenagailua erabili beharko dutelako eta ondorioz berarekin batera erabili  behar diren elementuak.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Algunos principios para el desarrollo de "buenas prácticas" pedagógicas con las TIC en el aula (Area, 2007)

Duela hainbat hamarkada hezkuntza koordinatzaileen kezka IKT-en eskaera zen ikasgeletan eta ikastetxeetan erabiltzeko. Eskoletan ordenagailu, sare eta azpiegitura eskasa zeuden eta hauek oztopoak bihurtzen ziren eskolako proiektuak teknologia digitalak behar zuenean.

Azkeneko urteetan egoera hau asko hobetu da eta eskola gehiengoak badute ordenagailuak eta internet-a. Erkidegoaren arabera aurrerapen gehiago dago. Hezkuntza ministerioak laguntza ematen ari da egoera hobetzeko.

Orain eskolek badute ordenagailua baina datu kezkagarri bat irakasleen desmotibazioa da IKT-ekiko. Gaur egungo arazoa ez da ordenagailurik edo sarerik ez dagoela, arazoa nola erabiltzea da.  Ordenagailuak erabiltzea ez du ikaslearen ikaskuntza bermatzen baizik eta irakasleak emandako problema teknologien bidez ebazten.

IKT-ak ondo erabiltzeko printzipio didaktiko batzuk egon behar dira eredu gisa. Irakasleek teknologiak erabiltzeko beraien ikasgelan hainbat printzipio hartu behar ditu kontuan ariketak antolatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko:

  • Ordenagailuek ez dute garapenik ekartzen ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako.
  •  IKT-ak ikaskuntza prozesua antolatzeko eta garatzeko erabili beharko zen. Egiteaz ikasi, esperimentatuz, ezagutza bilatuz, problemak ebatziz eta elkarlanaz (soziokonstruktibismoaren hasiera).
  • Teknologia informatikoak, paperezkoaren eta ikusentzunezkoaren aldean, aldatzea, pilatzea, banatzea eta errekuperatzea uzten du era azkar eta erraz batean.  Informazio asko bila dezakegu, ondoren informazio edo web orrialdea aukeratu, bertan dagoena irakurri ondoren informazio egokia den ala ez ikusi, analizatu eta berria sortu.
  • Teknologia digitalak oso erabilgarriak dira pertsonen arteko komunikaziorako bai urrun daudelako bai momentu zehatz batean elkarrekin ez daudenean. Hau da, korreo elektroniko, chat, foroen bitartez bi pertsona edo gehiago (taldeak izan daitezke) elkarrekin hitz egin dezakete.

Lau printzipio hauetatik hainbat gomendio atera daitezke ondoren irakasleak gida bezala erabiltzeko:

  •           IKT-ak erabiltzeko orduan hezteko balio duen edo ez jakitea da eta ez teknologikoan pentsatzea. Zer ikasiko du ikasleak ariketa horrekin?
  •           IKT-en erabilerak ez du beraien motibazio handituko eta ez du ikaskuntza prozesua hobetzen. Gainera irakasle bat ez da onagoa izango IKT-ak erabiltzen baditu.
  •           IKT-ak errezepzio ikaskuntza hobetzen dute. Metodo konstruktibistan ere laguntzen du, IKT-ak erabiliz ezagutza berriak aurkituz.
  •           IKT-ak erabiliz ikasi: informazioa bilatuz, pilatu, antolatu, sortu,…
  •           IKT-ak laguntza bezala erabili ez ezik konpetentzia berriak lortzeko eta garatzeko erabili.
  •           IKT-ak erabiltzeko orduan, klase horretarako egin behar diren ariketak eta jarduerak antolatuak egotea. Ez inprobisatu.
  •          IKT-ak erabiltzen dituzten ariketak erlazioa izatea emandako eta emango diren edukiekin.

IKT-ak lantzeko 3 ariketa multzo daude:

  •           Ariketa sinpleak: momentu jakin batean egiten direnak eta beste ariketen osagarri.
  •           Ariketa konplexuak: hauek denbora eta planifikazio gehiago behar dute. Ikasleek gaitasun eta konpetentzia kognitiboak behar dituzte.
  •           Testuinguru birtualetan lantzen diren ariketak: hauek espresatzeko eta komunikaziorako trebetasuna eskatzen dute, errekurtso teknologiko konplexuen bitartez.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

ODE (LOM-es)

Hezteko objektu digitalek (HOD) hainbat ezaugarri hartu behar dituzte kontutan, erabiltzaileak erabili ahal izateko, hala nola, ezaugarri psikosozialak; informazioa behar den; gaitasunak, konpetentziak, errekurtsoak dituzten eta IKT-ekiko jarrera duten; aurrezagutzak, …

Hauek hobeto ulertzeko oinarrizko ezaugarri batzuk daude, HOD erabiltzeko beharrezkoak direnak:
  • Multimedia: Hauekin materiala eta errekurtso berriak sor daitezke. Entzunezko, ikusizko edota ikus-entzunezko materialak erabili daitezke.
  • Interakzioa: Produktu hauek ikaslea ikt-ak erabiltzen laguntzen du. Ikasleek hainbat gauza ikasten dituzte: sortzeko, birsortzeko eta informazioa antolatzeko gaitasuna, komunikazio prozesuetan parte hartzea, motibazio intrintsekoa guk egindako akzioarekin emaitza lortzeagatik …
  •  Eskuragarritasuna: edozein erabiltzaile sartzeko aukera eskaintzea. Teknologiak erabiltzen jakitea oinarrizko helburuak lortu ahal izateko. Ezagutza antolatzea eta era ulergarri batean aurkeztua egotea, funtzionala izatea eta erabilgarria izatea zuzenduta dagoen ikasleentzat.
  • Malgutasuna: Objektuaren helburuaren arabera antolatua egotea, eta horren arabera bere edukiak.
  • Modulua: Honek objektuen egokitasuna eta berrerabilpena errazten du. Erabiltzaileari birsortzeko aukera eman behar dio, testuinguruaren arabera egokitzeko.
  • Egokitasuna eta berrerabilpena: HODak aldaketak egiteko aukera izan behar du, horrela erabiltzailearen helburuetara modu eraginkor batean egokituko delako.
  •  Interoperagarritasuna: Meta-informazioek alderdi didaktiko batzuk dituzte, hauek ulerterrazak izan behar dira erabili nahi dutenentzat eta erabilpen gradu bat izan behar dute irakaskuntza-ikaskuntza testuinguruentzat.
  • Emangarritasuna: HOD-ek sistema estandar bat izan behar dute hauek konpartitu ahal izateko eta sistema desberdinetan erabiltzeko.

Estandar hauek, arauak, protokoloak eta ereduak dira informazio edota HOD transferitzeko, aldatzeko eta konpartitzeko.

HOD-en helburua erabiltzaileak ezagutzak ikastea da eta material multimedia sinpleak erabiltzea. 4 mailatan daude banatuta. Mailatan sailkatzeko HOD mota, erabilpena eta curriculumaren egokitasuna hartzen dira kontuan.
  • 1.maila, Oinarrizko Objektua: mailarik txikiena. Bertan media eta multimedia objektuak daude. Ez du erabilpenik eta ez da curriculumean era zehatz batean kokatzen.
  • 2.maila, Hezteko Objektua: funtzio didaktikoa duen mailarik txikiena da. Objektu honek ikaskuntzarako hainbat jarduera ditu eta ondoren ebaluatzen ditu. Curriculumean ezagutza bateko hainbat blokeetan kokatzen da maila zein ziklo zehatz batean.
  • 3.maila, Sekuentzia Didaktikoa: 2.mailako hezteko objektuen multzoa da. Bertan 2.mailako ariketak daude eta mapa kontzeptualak. Osagarri bezala nabegazio mapa bat edo eszenatoki bat egon daiteke 2.mailako ariketetan. Curriculumean eduki baten atal batean kokatzen da maila edo ziklo zehatz batean.
  • 4.maila, Formazio Programa: mailarik altuena da. Objektu guztiak errekurtso bakar batean dago. 3.mailako objektuez dago osatuta eta kasu batzuetan 2.mailakoak edo 1.mailakoak.Curriculumean ziklo eta kurtso guztiak hartzen ditu. Maila bakoitzeko ezagutza osorako objektua da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Web 2.0 y herramientas en red para Educación Infantil y Primaria (Solano, 2010)

Taldean lan egitea, ikasle bat baino gehiagoz osatutako talde heterogeneo bat izanik; hau da, gaitasun desberdinak dituzten pertsonaz osatutako taldea, helburu komun bat lortzean eta batak besteari laguntzean datza.

Lankidetzan aritzeko, beharrezkoa izango litzateke pertsona bakoitzak rol bat izatea, irakasleak gidariaren papera hartzen duelarik. Hau, ikasleen zalantzak erantzuten, eta ikasle bakoitzaren ahalmenak garatzen saiatuko da.

Lankidetzan ikasteko, zenbait tresna aproposak izango liratekeela uste dugu; estae baterako:

- WKI-a

- Blog-a - Dropbox, google drive, eta antzeko zerbitzuak

- Sare sozialak

- Eskolako web-orrialdea

- Foroak

- Eskolen arteko proiektuak (Pelutxe,…)

-Geolokalizazioa


-Aurkezpen prestatzaileak

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS