Konpetentzia digitala
Informazio Gizartea vs. Komunikazio Gizartea
Informazio
Gizarteko hezkuntzan ikasleek irakaslearengandik informazioa pasiboki
jasotzen zuten, ez zegoen hartu-emanik (unidirekzionala). Irakaslea
protagonista zen, eta ikasleek ez zeukaten aukerarik parte hartzeko.
Gainera, ikasteko metodoa, liburuengandik buruz ikastea zen.
Komunikazio
Gizarteko hezkuntzan ordea, ikasleek informazioa tresna teknologiko
desberdinen bitartez jasotzen dute. Ikasleek aktiboki parte hartzeko
aukera osoa dute, modu dinamikoan, eta irakaslea protagonista izan
ordez, gidari bat da eta ikasleen beharretara moldatzen da. Gainera,
ikasleek informazio iturri desberdinak eskura dituzte, eta lankidetza
lantzen da.
Zer da konpetentzia digitala?
Konpetentzia
digitala, arazo baten aurrean, informazioa iturri eta tresna
desberdinen bitartez lortu daitekeela ikastean datza. Informazio hori
lortu ondoren, hori ulertu, analizatu eta eraiki ondoren, zure ezagutza
besteekin partekatzeko.Horrek, ikaslearen garapen kognitiboa garatu
dezake.
Nola irakatsi konpetentzia digitala?
Ikasleek ekintzaren bitartez eraikiko dituzte beren ezagutzak, baina horretarako helburuak finkatuta egon behar izango dira.
IKT-en bidez. Tresnen aniztasuna erabili, ikusgarriagoak.
Ikasleek taldeka lan egin behar dute.
Eginez ikasten da.
Zer da WIKI bat?
WIKI-a web orrialdeak idazteko modu bat izateaz gain, erabiltzaile bat baino gehiagok informazioa editatzeko eta partekatzeko aukera ematen du.
WIKI-aren erabilpena ondo ulertu dezazuen, bideo hau aukeratu dugu.
WIKI lengoaiaren idazkeraren adibide bat:
[[File:Ward Cunningham - Commons-1.jpg|thumb|[[Ward Cunningham]]
Kode hau adibidez, irudi bat txertatzeko erabiltzen da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









