Blogger zerbitzuak eskainia.

Errezeta Gozoa

Kaixo!

Hemen duzue gure bideoa!



  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Errezeta Gozoa Gidoi teknikoa

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Baserrian HOD Gida didaktikoa

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Eskola 2.0. Ikasleentzako gaitasun mapa

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

Acciones de diseño y desarrollo de ODE: Programas institucionales (Gertrudix et al, 2007)

Urteak aurrera doazen heinean, gizarteak aldaketak sakonak jasaten ditu eta irakaskuntzak gizarteko beharrizanei erantzuten dionez, ezinbestean aldaketak egin behar izan dira. Batzuetan, ekimen administratiboei esker, beste batzuetan aldiz, irakasle eta ikertzaileen egonezinagatik, hauek, teknologia hezkuntza sistemaren oinarri bezala ikusi dutelako.

Dena den, argi dagoena da IKTak baliabide gisa erabili behar direla, oinarri pedagogikoekin bat eginez, horrela, ikasleen autonomia sustatuz. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen da irudimena, sormena eta hezteko objektu digitalen kalitatearen ebaluazioa sustatzea.

Baina zeri deritzogu hezteko objektu digitala? Bada, erabiltzailearen ezagutza maila hedatzeko, hots, ikasteko helburua duen eduki digitalari dagokio. Zenbait objektu ditu integraturik, orokorrean, multimedia erabiltzen da, erakargarriagoa eta dinamikoagoa izan dadin.


Honekin loturik, zenbait proiektu sortu dira, horien artean “Internet en la Escuela” eta “Internet en el Aula”. Lehenak, esperimentaziorako, berrikuntzarako eta hausnarketarako espazio bat bultzatzen zuen. Bigarrena aldiz, lankidetza ikaskuntzan oinarritzen da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

From Digital an Audiovisual Competence to Media Competence (Pérez y Delgado 2012)

Gaur egun informazioa edozein iturritik hartzen dugu, bai gurasoengandik, irakasleengandik, internetetik baita komunikabideetatik ere. Ondorioz, irakaskuntzaren funtzioa aldatu beharrean aurkitzen da; informazio iturri izatetik IKTak era egokian kudeatzen irakastera iritsiz, izan ere, badaude ikasle asko irakasleak baino gehiago dakitenak, teknologiari dagokionez batik bat. Horregatik garrantzitsua da ikasleen sormena, gaitasun kritikoa eta autonomia lantzea.

Hala ere, konpetentzia mediatikoa ez da informazioaren bilaketan bakarrik oinarritzen, baita aurkitutako informazio hori jakintzan eraldatzen ere, horrela, konpetenteak diren gizabanakoek teknologiek eskainitako aukerak aprobetxatuz, dituzten arriskuez ohartuz eta norberaren burua baita kideena babestuz ere.

Ikasketa prozesu hau ikertzeko sei lan egin ziren, zenbait alderdi kontutan hartuz; horien artean, hartzaileak, dimentsioak, taxonomiak, erabilitako kontzeptualizazioa, etab. baita proposamen didaktikoek ere; helburuak, edukiak, jarduerak …


Laburbilduz, konpetentzia mediatikoak beste konpetentzia batzuk baino kontzeptualizazio hedatuagoa erabiltzen du, informazioaren bilaketak, bilatutakoaren lengoai kodifikatuak eta hauen asimilazioa landu beharko direlarik, azkenik pertsona autonomo eta kritikoak izatera iritsiz.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

El concepto de "buenas prácticas": Origen y desarrollo (González Ramírez, 2007)

Praktika onen kontzeptua enpresaritza eremuan du bere jatorria; eta jarduera bat emaitza onak eskaintzen dituenean erabiltzen da, hain zuzen. Hartara, kontzeptu hau beste eremuetara zabaldu eta erabiltzen da, hezkuntzara, batik bat.

  Zer da? Praktika onaren terminoa erabilera ezberdinak dauzka:

  •  Ekintza batek emaitza onak ematen dituenean eredu bilakatzen denean.
  • Kontrol instrumentu bezala.
  • Organizazioetan aldaketak kudeatzeko erreminta bezala.
  •  Praktika ona burutu heinean gertatzen diren erronka, porrot eta arrakastak osatzen dute hura.
  •  Erabakiak hartzeko erreminta bezala.
Laburbilduz, praktika onak terminoa erabiltzen denean , aldaketa eta jarrera berritzailea duela esan daiteke. Eta ikasiak eta transferituak izan daitezke.


Zertan laguntzen du?

  • Prozesua hobetzen.
  •  Beste testuinguruetan erabilgarria bilaka daiteke.
  • Ikuspegi berritzailea eskaini.
  • Metodo berritzaileetan oinarritzen da.

Horrez gain, praktika ona definitzeko 3 aspektu eduki behar dira kontuan: testuingurua, hobekuntzak lortu direla ikusteko adierazgarriak eta testuinguru desberdinetara transferitzeko gaitasuna.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS