Blogger zerbitzuak eskainia.

Acciones de diseño y desarrollo de ODE: Programas institucionales (Gertrudix et al, 2007)

Urteak aurrera doazen heinean, gizarteak aldaketak sakonak jasaten ditu eta irakaskuntzak gizarteko beharrizanei erantzuten dionez, ezinbestean aldaketak egin behar izan dira. Batzuetan, ekimen administratiboei esker, beste batzuetan aldiz, irakasle eta ikertzaileen egonezinagatik, hauek, teknologia hezkuntza sistemaren oinarri bezala ikusi dutelako.

Dena den, argi dagoena da IKTak baliabide gisa erabili behar direla, oinarri pedagogikoekin bat eginez, horrela, ikasleen autonomia sustatuz. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen da irudimena, sormena eta hezteko objektu digitalen kalitatearen ebaluazioa sustatzea.

Baina zeri deritzogu hezteko objektu digitala? Bada, erabiltzailearen ezagutza maila hedatzeko, hots, ikasteko helburua duen eduki digitalari dagokio. Zenbait objektu ditu integraturik, orokorrean, multimedia erabiltzen da, erakargarriagoa eta dinamikoagoa izan dadin.


Honekin loturik, zenbait proiektu sortu dira, horien artean “Internet en la Escuela” eta “Internet en el Aula”. Lehenak, esperimentaziorako, berrikuntzarako eta hausnarketarako espazio bat bultzatzen zuen. Bigarrena aldiz, lankidetza ikaskuntzan oinarritzen da.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina