XIX. mendeko gizarte industrialean, eskola
estatuari erantzuten zion. Horren helburua ezaugarri kultural nazionalak
transmititzea zen. Hau da, gizarteriaren alfafetizazioa bertako historia, geografia,
literatura ezagutzean zetzan.
Horretarako testu liburuetan oinarritzen
ziren, eta eredu memoristikoa erabiltzen zen ikasteko. Gainera, irakaslea zen
protagonista, berak informazioa ematen zuen
ikasleak pasiboki jasotzen zuen bitartean (errezepziozko ikaskuntza).
Gaur
egungo gizartean, aldiz, eredu hau zaharkitua geratu da. Izan ere,
gizartea eta honen beharrak aldatuz joan dira; hala nola, teknologia digital
berrien agerpenarekin. Hori dela eta, gizarteak alfabetizazio kontzeptua
birdefinitu behar izan du, zabaldu. Orain irakurri eta idazteaz gain, konpetentzia
digitala dago ere bai.
Horri erantzunez, oinarrizko curriculumean
beste gaitasun bat gehitu du: Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala
erabiltzeko gaitasuna.
Konpetentzia digitala informazioa bilatzen
jakitea, informazio hori ezagutzan bihurtzeko gaitasuna izatea; informazioa azaltzen
eta zabaltzen jakitea eta informazioa modu demokratiko eta etikoan erabiltzeko
gaitasuna da.
Hori irakasteko ariketetan oinarritutako
metodologia behar da. Ariketa horiek 4 irizpideetan oinarritzen dira:
-
Eginez ikasi
-
Metodologia konstruktibista
sustatu, hau da, ikaslea izatea esanahiak sortzen dituena
-
Ikasleen arteko lankidetza sustatu
-
Informazio/baliabide desberdinez
baliatu (liburuak, web 2.0 …)
Hona hemen ariketa horien zenbait adibide:
-
Taldeko lanak WIKIren bidez Proiektuak
egiteko, ikasgaiaren hiztegia sortzeko
-
BLOG-ak
Ikasleen eguneroko bezala, notiziak ipintzeko, egindako
proiektuak zintzilikatzeko …
-
Foroak/ Txatak
Beste zentroetako ikasleekin eztabaidak sortzeko, iritzi
ezberdinak partekatzeko …
-
eLEARNING
urrutiko hezkuntza/ ez presentziala
-
Sarean informazioa bilatzeko ariketak
Informazio egokia bilatu, aukeratu, analizatu eta
interpretatzeko gaitasuna garatu
-
Webquest
…
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina