Blogger zerbitzuak eskainia.

From Digital an Audiovisual Competence to Media Competence (Pérez y Delgado 2012)

Gaur egun informazioa edozein iturritik hartzen dugu, bai gurasoengandik, irakasleengandik, internetetik baita komunikabideetatik ere. Ondorioz, irakaskuntzaren funtzioa aldatu beharrean aurkitzen da; informazio iturri izatetik IKTak era egokian kudeatzen irakastera iritsiz, izan ere, badaude ikasle asko irakasleak baino gehiago dakitenak, teknologiari dagokionez batik bat. Horregatik garrantzitsua da ikasleen sormena, gaitasun kritikoa eta autonomia lantzea.

Hala ere, konpetentzia mediatikoa ez da informazioaren bilaketan bakarrik oinarritzen, baita aurkitutako informazio hori jakintzan eraldatzen ere, horrela, konpetenteak diren gizabanakoek teknologiek eskainitako aukerak aprobetxatuz, dituzten arriskuez ohartuz eta norberaren burua baita kideena babestuz ere.

Ikasketa prozesu hau ikertzeko sei lan egin ziren, zenbait alderdi kontutan hartuz; horien artean, hartzaileak, dimentsioak, taxonomiak, erabilitako kontzeptualizazioa, etab. baita proposamen didaktikoek ere; helburuak, edukiak, jarduerak …


Laburbilduz, konpetentzia mediatikoak beste konpetentzia batzuk baino kontzeptualizazio hedatuagoa erabiltzen du, informazioaren bilaketak, bilatutakoaren lengoai kodifikatuak eta hauen asimilazioa landu beharko direlarik, azkenik pertsona autonomo eta kritikoak izatera iritsiz.

  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina