Gaur egun, teknologiak euren eguneroko
bizitzaren parte bilakatu dira.Horri erantzunez, hezkuntzan adituek
alfabetizazio kontzeptuaren barne beste hainbat alfabetizazio gehitzea eskatzen
dute; hala nola, ikus-entzunezkoa, digitala eta informazionala.
- -Ikus-entzunezko alfabetizazioa,
ikus-entzunezko testuak analizatzeko eta ekoizteko gaitasuna da, baita iritzi
kritikoa garatzeko ere (zinea eta telebista ikusterakoan).
- -Alfabetizazio digitalari dagokionez,
ordenagailuen maneiuaz ari gara (software eta hardware).
- -Alfabetizazio informazionala, ordea,
informazioa iturri desberdinetatik bilatu, aukeratu, analizatu eta berregiteko
gaitasuna da.
Planteamendu honekin lortu ahi dena zera da,
norberak bere ikasketa bultzatzea (autoaprendizaia), informazioaren trataera egokia
egitea (bilatu, aukeratu, elaboratu eta hedatu), IKT-en erabilpenean formatzea
eta horiek gure gizartean duten inplikazio ekonomiko, politiko, kultural eta
ideologikoaz jabetzea.
Hartara, hezkuntzaren helburua haurrak
teknologia berrien inguruan alfabetatzea da: multialfabetizazioa. Hau da,
idaztea eta irakurtzea jakiteaz gain, lengoai mota desberdin eta formatu mota
desberdinen bitartez, adierazten jakitea ere.
Hau dena kontuan hartuta, hezkuntza eredu
integrala izateko lau eremu hauek jorratu beharko lituzke:
- -Dimentsio instrumentala. Baliabide teknologiko
ezberdinen software eta hardware—en maneiua.
- -Dimentsio kognitiboa. Informazioaren trataera
egokia (bilatu, aukeratu, berregin, partekatu, hedatu)
- -Dimentsio sozioaktitudinala. Teknologia eta
komunikazioarekiko jarrera positiboak garatu.
- -Dimentsio axiologikoa. Informazioaren trataera
egokia ( analizatzeko irizpideak eta balore etikoak garatzea).
Teknologia berrien agerpena geletan, ohiko testuliburuekin alderatuz, lan
gehiago eskatzen du. Izan ere, ikasgelako erritmoa aldatzea dakar; hortaz,
irakasleak metodologia malguagoa eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzea
eskatzen du.
IKT-ak inplikatuak dauden ikaskuntza
prozesuetan, hiru eremu desberdindu
ditzakegu ikaslearen ikaskuntzan.
Alde batetik, informazioa bilatu, aurkitu eta
ulertzearekin lotura duena. Bestetik,
lengoai mota ezberdinen bidez adierazten ikasi eta baliabide digital
desberdinen bitartez (wiki, blogak …)
ideiak hedatzen jakitearekin du
zerikusia. Eta, azkenik, sarean dauden hainbat baliabideen bidez beste
pertsonekin komunikatzen ikasi (email, foroa …).
Aldaketa horien guztien aurrean, irakasleek
hainbat hezkuntza erronka dituzte:
- -Gehiegizko informazioaren aurrean,
irakasleek informazio guzti horri zentzua ematen lagundu behar dio
irakasleari. Hau da, informazioa ezagutza ulergaitza eta esanguratsua
bilakatzen lagundu.
- -Gainera, elkarlana sustatu bai
gelakideen artean bai zentro desberdinen artean.
- -IKT-en bidezko ariketak
planifikatzen ikasi.
- -Testuinguru berri eta, halaber,
zailagoen aurrean egoerak kudeatzen eta ikasleak kontrolatzen ikasi.
Aurreko guztia kontuan hartzeaz gain,
teknologia berriak gelan sartzearekin ez dela nahiko jabetzea garrantzitsua da,
metodologia aldaketa bat ere beharrezkoa baita.
Eredu berritzaile honen bitartez, ikaslea
eginez ikastea nahi da, hau da, IKT-en erabilpen aktiboa eginez ikertuz
ikastea, eta ez ohiko ekintzak egiteko erabiltzea. Era berean, norbere
ikaskuntza bideratzea bultzatzeaz gain, lankidetzan aritzeko aukera bat
eskaintzea du helburu. Oro har, .IKT-ak formakuntza prozesuaren atal bat izatea
nahi da.
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina