Bideo
honetan, Jack izeneko mutiko baten istorioa kontatzen du, teknologiarekin
erlazionatuta dagoena hain zuzen, honek dituen arriskuak azalduz.
Jack-ek
oinarrizko zenbait aspektu barneratuta ditu, hala nola, trebetasun teknikoak.
Dena den, ez da onartzen erabiltzen dituen tresnen arriskuez, izan ere, egunero
eskuartean darabilgun informazioa enpresa pribatuengandik kontrolatuta dago,
beraz ezin genezake jakin zer den egia eta zer ez. Iragarki askok helburu finko
bat dute, jendeak esaten duena sinestea, askotan informazio subliminala
erabiliz eta irudi asko beraien onurarako manipulaturik. Horrez gain,
interneteko sozializazio guneetan, hala nola, facebook, twitter, etab. jendeak
identitate faltsuak erabiltzen ditu. Hortaz, ikusten dugu web orrialdeetan
dagoen informazio gehiena idazleen nahietara bideratuta dagoela.
Beste
alde batetik, gerta liteke bilatutako informazioa ez izatea norberak nahi duena
izatea, kontrolatu ezin daitezkeen elementu asko baitaude.
Dena
den, behin hauek barneraturik, kontzientzia harturik ezkutuko funtzionamendua
uler daiteke, horrela, galdera gaitasuna garatuz, norberarengan konfiantza
hartuz eta iritzi kritikoa garatuz. Gainera, aipatzeko da elkarlana; denen
gaitasunak bilduz zehaztutako helburura errazago hel daitekeelako.
Istorio
hau ikaste-irakaste prozesuarekin erlazionatuz gero, esan beharko litzateke,
irakasleak gero eta gogo, nahi eta konpetentzia gehiago izanik ikasleen
errendimendu maila handiagotu egiten dela.
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina