Duela hainbat
hamarkada hezkuntza koordinatzaileen kezka IKT-en eskaera zen ikasgeletan eta
ikastetxeetan erabiltzeko. Eskoletan ordenagailu, sare eta azpiegitura eskasa
zeuden eta hauek oztopoak bihurtzen ziren eskolako proiektuak teknologia
digitalak behar zuenean.
Azkeneko urteetan
egoera hau asko hobetu da eta eskola gehiengoak badute ordenagailuak eta
internet-a. Erkidegoaren arabera aurrerapen gehiago dago. Hezkuntza
ministerioak laguntza ematen ari da egoera hobetzeko.
Orain eskolek badute
ordenagailua baina datu kezkagarri bat irakasleen desmotibazioa da IKT-ekiko.
Gaur egungo arazoa ez da ordenagailurik edo sarerik ez dagoela, arazoa nola
erabiltzea da. Ordenagailuak erabiltzea
ez du ikaslearen ikaskuntza bermatzen baizik eta irakasleak emandako problema
teknologien bidez ebazten.
IKT-ak ondo
erabiltzeko printzipio didaktiko batzuk egon behar dira eredu gisa. Irakasleek
teknologiak erabiltzeko beraien ikasgelan hainbat printzipio hartu behar ditu
kontuan ariketak antolatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko:
- Ordenagailuek ez dute garapenik ekartzen ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako.
- IKT-ak ikaskuntza prozesua antolatzeko eta garatzeko erabili beharko zen. Egiteaz ikasi, esperimentatuz, ezagutza bilatuz, problemak ebatziz eta elkarlanaz (soziokonstruktibismoaren hasiera).
- Teknologia informatikoak, paperezkoaren eta ikusentzunezkoaren aldean, aldatzea, pilatzea, banatzea eta errekuperatzea uzten du era azkar eta erraz batean. Informazio asko bila dezakegu, ondoren informazio edo web orrialdea aukeratu, bertan dagoena irakurri ondoren informazio egokia den ala ez ikusi, analizatu eta berria sortu.
- Teknologia digitalak oso erabilgarriak dira pertsonen arteko komunikaziorako bai urrun daudelako bai momentu zehatz batean elkarrekin ez daudenean. Hau da, korreo elektroniko, chat, foroen bitartez bi pertsona edo gehiago (taldeak izan daitezke) elkarrekin hitz egin dezakete.
Lau printzipio
hauetatik hainbat gomendio atera daitezke ondoren irakasleak gida bezala
erabiltzeko:
- IKT-ak erabiltzeko orduan hezteko balio duen edo ez jakitea da eta ez teknologikoan pentsatzea. Zer ikasiko du ikasleak ariketa horrekin?
- IKT-en erabilerak ez du beraien motibazio handituko eta ez du ikaskuntza prozesua hobetzen. Gainera irakasle bat ez da onagoa izango IKT-ak erabiltzen baditu.
- IKT-ak errezepzio ikaskuntza hobetzen dute. Metodo konstruktibistan ere laguntzen du, IKT-ak erabiliz ezagutza berriak aurkituz.
- IKT-ak erabiliz ikasi: informazioa bilatuz, pilatu, antolatu, sortu,…
- IKT-ak laguntza bezala erabili ez ezik konpetentzia berriak lortzeko eta garatzeko erabili.
- IKT-ak erabiltzeko orduan, klase horretarako egin behar diren ariketak eta jarduerak antolatuak egotea. Ez inprobisatu.
- IKT-ak erabiltzen dituzten ariketak erlazioa izatea emandako eta emango diren edukiekin.
IKT-ak lantzeko 3
ariketa multzo daude:
- Ariketa sinpleak: momentu jakin batean egiten direnak eta beste ariketen osagarri.
- Ariketa konplexuak: hauek denbora eta planifikazio gehiago behar dute. Ikasleek gaitasun eta konpetentzia kognitiboak behar dituzte.
- Testuinguru birtualetan lantzen diren ariketak: hauek espresatzeko eta komunikaziorako trebetasuna eskatzen dute, errekurtso teknologiko konplexuen bitartez.
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina