Kaixo!
Hemen duzue gure bideoa!
Acciones de diseño y desarrollo de ODE: Programas institucionales (Gertrudix et al, 2007)
Urteak aurrera doazen
heinean, gizarteak aldaketak sakonak jasaten ditu eta irakaskuntzak gizarteko
beharrizanei erantzuten dionez, ezinbestean aldaketak egin behar izan dira.
Batzuetan, ekimen administratiboei esker, beste batzuetan aldiz, irakasle eta
ikertzaileen egonezinagatik, hauek, teknologia hezkuntza sistemaren oinarri
bezala ikusi dutelako.
Dena den, argi
dagoena da IKTak baliabide gisa erabili behar direla, oinarri pedagogikoekin
bat eginez, horrela, ikasleen autonomia sustatuz. Horrez gain, beharrezkotzat
jotzen da irudimena, sormena eta hezteko objektu digitalen kalitatearen
ebaluazioa sustatzea.
Baina zeri deritzogu hezteko objektu digitala?
Bada, erabiltzailearen ezagutza maila hedatzeko, hots, ikasteko helburua duen
eduki digitalari dagokio. Zenbait objektu ditu integraturik, orokorrean,
multimedia erabiltzen da, erakargarriagoa eta dinamikoagoa izan dadin.
Honekin loturik, zenbait proiektu sortu dira,
horien artean “Internet en la Escuela” eta “Internet en el Aula”. Lehenak, esperimentaziorako,
berrikuntzarako eta hausnarketarako espazio bat bultzatzen zuen. Bigarrena
aldiz, lankidetza ikaskuntzan oinarritzen da.
From Digital an Audiovisual Competence to Media Competence (Pérez y Delgado 2012)
Gaur egun informazioa
edozein iturritik hartzen dugu, bai gurasoengandik, irakasleengandik,
internetetik baita komunikabideetatik ere. Ondorioz, irakaskuntzaren funtzioa
aldatu beharrean aurkitzen da; informazio iturri izatetik IKTak era egokian
kudeatzen irakastera iritsiz, izan ere, badaude ikasle asko irakasleak baino
gehiago dakitenak, teknologiari dagokionez batik bat. Horregatik garrantzitsua
da ikasleen sormena, gaitasun kritikoa eta autonomia lantzea.
Hala ere,
konpetentzia mediatikoa ez da informazioaren bilaketan bakarrik oinarritzen,
baita aurkitutako informazio hori jakintzan eraldatzen ere, horrela,
konpetenteak diren gizabanakoek teknologiek eskainitako aukerak aprobetxatuz,
dituzten arriskuez ohartuz eta norberaren burua baita kideena babestuz ere.
Ikasketa prozesu hau
ikertzeko sei lan egin ziren, zenbait alderdi kontutan hartuz; horien artean,
hartzaileak, dimentsioak, taxonomiak, erabilitako kontzeptualizazioa, etab.
baita proposamen didaktikoek ere; helburuak, edukiak, jarduerak …
Laburbilduz,
konpetentzia mediatikoak beste konpetentzia batzuk baino kontzeptualizazio
hedatuagoa erabiltzen du, informazioaren bilaketak, bilatutakoaren lengoai
kodifikatuak eta hauen asimilazioa landu beharko direlarik, azkenik pertsona
autonomo eta kritikoak izatera iritsiz.
El concepto de "buenas prácticas": Origen y desarrollo (González Ramírez, 2007)
Praktika onen kontzeptua enpresaritza eremuan du bere jatorria; eta jarduera bat emaitza onak eskaintzen dituenean erabiltzen da, hain zuzen.
Hartara, kontzeptu hau beste eremuetara zabaldu eta erabiltzen da, hezkuntzara, batik bat.
Zer da? Praktika onaren terminoa erabilera ezberdinak dauzka:
- Ekintza batek emaitza onak ematen dituenean eredu bilakatzen denean.
- Kontrol instrumentu bezala.
- Organizazioetan aldaketak kudeatzeko erreminta bezala.
- Praktika ona burutu heinean gertatzen diren erronka, porrot eta arrakastak osatzen dute hura.
- Erabakiak hartzeko erreminta bezala.
Zertan laguntzen du?
- Prozesua hobetzen.
- Beste testuinguruetan erabilgarria bilaka daiteke.
- Ikuspegi berritzailea eskaini.
- Metodo berritzaileetan oinarritzen da.
Horrez gain, praktika ona definitzeko 3 aspektu eduki behar dira kontuan: testuingurua, hobekuntzak lortu direla ikusteko adierazgarriak eta testuinguru desberdinetara transferitzeko gaitasuna.
Hezteko Objektu Digitala
Hemen duzue Cuadernian egindako gure hezteko objektu digitala. Baserria da gure gaia. Anima zaitezte!
http://goo.gl/4kWn9q
Buenas prácticas con TIC a través de prensa digital e impresa (Castro, 2010)
Artikulu
honek azaltzen du IKTak nola landu ikasgela baten baitan, gai zehatz bat
zehazturik, kasu honetan egunkariaren erabilera.
Jarduera
hau, gaztelerako ikasgaian lantzeko eta lehen hezkuntzako hirugarren zikloan
jorratzeko bideratuta dago. Honen bitartez, kooperazioa eta autonomia landu
nahi da, baita egunkaria aitzakiatzat harturik beste hainbat gai landu ere,
horien artean, orduen eta herrialdeen arteko bereizketa, politika matematikaren
erlazionatzen da elekzioetan ateratako emaitzekin grafiko bat egin behar delako
etab.
IKTei
dagokienez aldiz, interneten erabilera bultzatzen du, honekin batera URL
desberdinak erabiltzea, grafikoak egiteko programen ezagupen eta erabilpena, …
Beraz,
ikus genezake gai batetik abiatuz beste hainbat kontzeptu lan genitzakeela eta
hauek egiteko teknologien erabilpena bultza daitekeela.
Buenas prácticas con TIC a través de webquest (Castro, 2010)
Artikulu
honek, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko gaztelania irakasgaiko jarduera bat
planteatzen du, honen bitartez IKTak, kasu honetan webquest-a erabiliz.
Webquest-a
interneten zintzilikaturik dagoen orrialde bat da non edonork (partaideek)
idatz zezakeen.
Jarduera
hau, zehazki, power-point bat egitean datza “Zer gertatu zen jaio nintzen
egunean, urtean?” galderari erantzuten diona. Hots, ikaskideen aurrean
aurkezpenak prestatzera eta egitera prestatu dago, lana denekin konpartitzen
dutelarik.
Beraz,
ariketa honen bitartez autonomia eta kooperazio lantzen da, baita interneten
erabilera ere, ikasleek informazioa bilatu behar dutelako, urte horretan zein
gertakari eman ziren hain zuzen. Horrez gain, software eta hardware maneiua ere
bultzatzen da. Lehena, aurkezpenak egiteko programa desberdinen aukeraketa egin
beharko dutelako. Bigarrena, ordenagailua erabili beharko dutelako eta ondorioz
berarekin batera erabili behar diren
elementuak.
Algunos principios para el desarrollo de "buenas prácticas" pedagógicas con las TIC en el aula (Area, 2007)
Duela hainbat
hamarkada hezkuntza koordinatzaileen kezka IKT-en eskaera zen ikasgeletan eta
ikastetxeetan erabiltzeko. Eskoletan ordenagailu, sare eta azpiegitura eskasa
zeuden eta hauek oztopoak bihurtzen ziren eskolako proiektuak teknologia
digitalak behar zuenean.
Azkeneko urteetan
egoera hau asko hobetu da eta eskola gehiengoak badute ordenagailuak eta
internet-a. Erkidegoaren arabera aurrerapen gehiago dago. Hezkuntza
ministerioak laguntza ematen ari da egoera hobetzeko.
Orain eskolek badute
ordenagailua baina datu kezkagarri bat irakasleen desmotibazioa da IKT-ekiko.
Gaur egungo arazoa ez da ordenagailurik edo sarerik ez dagoela, arazoa nola
erabiltzea da. Ordenagailuak erabiltzea
ez du ikaslearen ikaskuntza bermatzen baizik eta irakasleak emandako problema
teknologien bidez ebazten.
IKT-ak ondo
erabiltzeko printzipio didaktiko batzuk egon behar dira eredu gisa. Irakasleek
teknologiak erabiltzeko beraien ikasgelan hainbat printzipio hartu behar ditu
kontuan ariketak antolatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko:
- Ordenagailuek ez dute garapenik ekartzen ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako.
- IKT-ak ikaskuntza prozesua antolatzeko eta garatzeko erabili beharko zen. Egiteaz ikasi, esperimentatuz, ezagutza bilatuz, problemak ebatziz eta elkarlanaz (soziokonstruktibismoaren hasiera).
- Teknologia informatikoak, paperezkoaren eta ikusentzunezkoaren aldean, aldatzea, pilatzea, banatzea eta errekuperatzea uzten du era azkar eta erraz batean. Informazio asko bila dezakegu, ondoren informazio edo web orrialdea aukeratu, bertan dagoena irakurri ondoren informazio egokia den ala ez ikusi, analizatu eta berria sortu.
- Teknologia digitalak oso erabilgarriak dira pertsonen arteko komunikaziorako bai urrun daudelako bai momentu zehatz batean elkarrekin ez daudenean. Hau da, korreo elektroniko, chat, foroen bitartez bi pertsona edo gehiago (taldeak izan daitezke) elkarrekin hitz egin dezakete.
Lau printzipio
hauetatik hainbat gomendio atera daitezke ondoren irakasleak gida bezala
erabiltzeko:
- IKT-ak erabiltzeko orduan hezteko balio duen edo ez jakitea da eta ez teknologikoan pentsatzea. Zer ikasiko du ikasleak ariketa horrekin?
- IKT-en erabilerak ez du beraien motibazio handituko eta ez du ikaskuntza prozesua hobetzen. Gainera irakasle bat ez da onagoa izango IKT-ak erabiltzen baditu.
- IKT-ak errezepzio ikaskuntza hobetzen dute. Metodo konstruktibistan ere laguntzen du, IKT-ak erabiliz ezagutza berriak aurkituz.
- IKT-ak erabiliz ikasi: informazioa bilatuz, pilatu, antolatu, sortu,…
- IKT-ak laguntza bezala erabili ez ezik konpetentzia berriak lortzeko eta garatzeko erabili.
- IKT-ak erabiltzeko orduan, klase horretarako egin behar diren ariketak eta jarduerak antolatuak egotea. Ez inprobisatu.
- IKT-ak erabiltzen dituzten ariketak erlazioa izatea emandako eta emango diren edukiekin.
IKT-ak lantzeko 3
ariketa multzo daude:
- Ariketa sinpleak: momentu jakin batean egiten direnak eta beste ariketen osagarri.
- Ariketa konplexuak: hauek denbora eta planifikazio gehiago behar dute. Ikasleek gaitasun eta konpetentzia kognitiboak behar dituzte.
- Testuinguru birtualetan lantzen diren ariketak: hauek espresatzeko eta komunikaziorako trebetasuna eskatzen dute, errekurtso teknologiko konplexuen bitartez.
ODE (LOM-es)
Hezteko objektu digitalek (HOD) hainbat
ezaugarri hartu behar dituzte kontutan, erabiltzaileak erabili ahal izateko,
hala nola, ezaugarri psikosozialak; informazioa behar den; gaitasunak, konpetentziak,
errekurtsoak dituzten eta IKT-ekiko jarrera duten; aurrezagutzak, …
Hauek hobeto ulertzeko oinarrizko ezaugarri
batzuk daude, HOD erabiltzeko beharrezkoak direnak:
- Multimedia: Hauekin materiala eta errekurtso berriak sor daitezke. Entzunezko, ikusizko edota ikus-entzunezko materialak erabili daitezke.
- Interakzioa: Produktu hauek ikaslea ikt-ak erabiltzen laguntzen du. Ikasleek hainbat gauza ikasten dituzte: sortzeko, birsortzeko eta informazioa antolatzeko gaitasuna, komunikazio prozesuetan parte hartzea, motibazio intrintsekoa guk egindako akzioarekin emaitza lortzeagatik …
- Eskuragarritasuna: edozein erabiltzaile sartzeko aukera eskaintzea. Teknologiak erabiltzen jakitea oinarrizko helburuak lortu ahal izateko. Ezagutza antolatzea eta era ulergarri batean aurkeztua egotea, funtzionala izatea eta erabilgarria izatea zuzenduta dagoen ikasleentzat.
- Malgutasuna: Objektuaren helburuaren arabera antolatua egotea, eta horren arabera bere edukiak.
- Modulua: Honek objektuen egokitasuna eta berrerabilpena errazten du. Erabiltzaileari birsortzeko aukera eman behar dio, testuinguruaren arabera egokitzeko.
- Egokitasuna eta berrerabilpena: HODak aldaketak egiteko aukera izan behar du, horrela erabiltzailearen helburuetara modu eraginkor batean egokituko delako.
- Interoperagarritasuna: Meta-informazioek alderdi didaktiko batzuk dituzte, hauek ulerterrazak izan behar dira erabili nahi dutenentzat eta erabilpen gradu bat izan behar dute irakaskuntza-ikaskuntza testuinguruentzat.
- Emangarritasuna: HOD-ek sistema estandar bat izan behar dute hauek konpartitu ahal izateko eta sistema desberdinetan erabiltzeko.
Estandar hauek, arauak, protokoloak eta
ereduak dira informazio edota HOD transferitzeko, aldatzeko eta konpartitzeko.
HOD-en helburua erabiltzaileak ezagutzak
ikastea da eta material multimedia sinpleak erabiltzea. 4 mailatan daude
banatuta. Mailatan sailkatzeko HOD mota, erabilpena eta curriculumaren
egokitasuna hartzen dira kontuan.
- 1.maila, Oinarrizko Objektua: mailarik txikiena. Bertan media eta multimedia objektuak daude. Ez du erabilpenik eta ez da curriculumean era zehatz batean kokatzen.
- 2.maila, Hezteko Objektua: funtzio didaktikoa duen mailarik txikiena da. Objektu honek ikaskuntzarako hainbat jarduera ditu eta ondoren ebaluatzen ditu. Curriculumean ezagutza bateko hainbat blokeetan kokatzen da maila zein ziklo zehatz batean.
- 3.maila, Sekuentzia Didaktikoa: 2.mailako hezteko objektuen multzoa da. Bertan 2.mailako ariketak daude eta mapa kontzeptualak. Osagarri bezala nabegazio mapa bat edo eszenatoki bat egon daiteke 2.mailako ariketetan. Curriculumean eduki baten atal batean kokatzen da maila edo ziklo zehatz batean.
- 4.maila, Formazio Programa: mailarik altuena da. Objektu guztiak errekurtso bakar batean dago. 3.mailako objektuez dago osatuta eta kasu batzuetan 2.mailakoak edo 1.mailakoak.Curriculumean ziklo eta kurtso guztiak hartzen ditu. Maila bakoitzeko ezagutza osorako objektua da.
Web 2.0 y herramientas en red para Educación Infantil y Primaria (Solano, 2010)
Taldean lan egitea, ikasle bat
baino gehiagoz osatutako talde heterogeneo bat izanik; hau da, gaitasun
desberdinak dituzten pertsonaz osatutako taldea, helburu komun bat lortzean eta
batak besteari laguntzean datza.
Lankidetzan aritzeko, beharrezkoa
izango litzateke pertsona bakoitzak rol bat izatea, irakasleak gidariaren
papera hartzen duelarik. Hau, ikasleen zalantzak erantzuten, eta ikasle
bakoitzaren ahalmenak garatzen saiatuko da.
Lankidetzan ikasteko, zenbait
tresna aproposak izango liratekeela uste dugu; estae baterako:
- WKI-a
- Blog-a -
Dropbox, google drive, eta antzeko zerbitzuak
- Sare
sozialak
- Eskolako
web-orrialdea
- Foroak
- Eskolen
arteko proiektuak (Pelutxe,…)
-Geolokalizazioa
-Aurkezpen
prestatzaileak
La Web 2.0 en Escena (Santiago et al, 2013)
WEB 2.0-ri buruz ulertu dezakegu, on-line edukien
sorrera eta elkar-partaidetza sustatzen duen tresna multzoa, eta tresna hauei
ematen diegun erabilera dela.
WEB 2.0-ko erabiltzaile arrunt batek informazioa
eskura dezake ondoren bere iritziaren arabera antolatzeko, eta baita edukiak
sortu eta publikatu ditzake ere.
WEB 2.0
·
Zer da?
o
Edukiak
o
Zerbitzuak
o
Internet
·
Nolakoa da?
o
Unibertsala
o
Multimedi@
o
Eskuragarritasuna
o
Parte-hartzailea
o
Soziala
o
Aniztasuna
o
Kultura
likidoa
o
Folsonomia
(etiketak)
·
Zertarako?
o
Komunikazioa
o
Informazioa
·
Nori zuzenduta?
o
Erabiltzaileei
Recursos educativos TIC de información, colaboración y aprendizaje (Cacheiro 2011)
IKT-ak informazioa eta komunikazioa hobetzeko
bideratuta dauden tresna teknologikoak dira. Izan ere, tresna teknologikoek hezkuntzan beste
baliabide sortu dituzte:
Hezkuntzan erabiltzen diren tresna teknologiko
hauek hurrengo funtzioak betetzen dituzte:
- Ikasleen interesa eta motibazioa indartu
- Informazioa eman
- Ikasleen ikaskuntza prozesua bideratu: Informazioa bilatu, kudeatu, lotu, sortu, transmititu,…
- Ezagutzak eta gaitasunak ebaluatu
- Behaketarako eta esperimentaziorako egoera errealak simulatu ditzake.
- Adierazpenerako eta sormenerako egoerak ahalbidetzen ditu.
IKT-ak hezkuntzan erabiltzearen helburuak:
- Ikasleen ikaskuntza prozesua erraztea.
- Ikasleek dituzten ezagutzak edukiekin lotzea.
- Ikaskuntzarako esperientziak ahalbidetzea, garatzea, eta sortzea
- Ikasleek dituzten ezagutzak egiaztatzea.
- Gizarte digitala garatzea eta erantzukizuneko eredua sustatzea.
·
·
·
·
·
La Alfabetización Digital en la formación del profesorado (Area 2009)
Eskoletan IKT-ak
ipintzea prozesu zaila eta luzea izaten ari da. Urte askotan zergatia
aldaketari erresistentzia eta irakasleriaren prestakuntza falta izan da.
Arazorik nagusiena
gizartea era oso azkarrean eboluzionatu dela izan da. Irakasle hauek beste
kultura batean formatu ziren eta beraien lanbidearen esanahia ez dute horrela
ikusten. Irakasleriak bakarkako rol hori utzi egin behar du, ezagutzak
transmititzeko bakarrik dagoela alegia.
Arazoa ez da bakarrik
irakasleena, errekurtsoak izan behar dira hau aurrera eramateko. Ez da alfabeto
digital bat izan behar, etengabea izan behar da, hau da, konstanteki ikasten
egon behar da eta aldaketei eta teknologiei moldatzeko gai izan behar da,
abiadura handian transformatzen ari baitira.
IKT-ak erabiltzen ez
dituzten irakasleek etapa batzuk jarraitzen dituzte hauek menperatu eta
praktikan jarri arte. NETS proiektua da
gehien zabaldu dena. Hasierako formaziorako eta jarraipenerako zortzi ardatz
zehatz daitezke:
- konpetentzia pedagogikoa (teknologia hezkuntza ikuspegitik)
- epistemologiko sinesmena (alde edo aurkako jarrera estremoak)
- sarean lana eta kolaborazioa (irakasleen rola erraztasunak ematea)
- ikaskuntzaren espazioari gehigarria (tradizionalki lana eskolan eta etxean garatu “indartzeko”, IKT-ak estrategiak igo)
- konpetentzia teknologikoa (material ezberdinaren erabilera)
- garapen profesionala (eguneratua egotea)
- alderdi etikoak (alderdi legalak jakitea: propietateak, irudien erabilera,…)
- alderdi emozionala (irakasleak jakin behar du ikasleak bera baino gehiago jakingo duela hainbat kasutan ez da lehiaketa bat)
Un viaje hacia la Alfabetización Mediática
Bideo
honetan, Jack izeneko mutiko baten istorioa kontatzen du, teknologiarekin
erlazionatuta dagoena hain zuzen, honek dituen arriskuak azalduz.
Jack-ek
oinarrizko zenbait aspektu barneratuta ditu, hala nola, trebetasun teknikoak.
Dena den, ez da onartzen erabiltzen dituen tresnen arriskuez, izan ere, egunero
eskuartean darabilgun informazioa enpresa pribatuengandik kontrolatuta dago,
beraz ezin genezake jakin zer den egia eta zer ez. Iragarki askok helburu finko
bat dute, jendeak esaten duena sinestea, askotan informazio subliminala
erabiliz eta irudi asko beraien onurarako manipulaturik. Horrez gain,
interneteko sozializazio guneetan, hala nola, facebook, twitter, etab. jendeak
identitate faltsuak erabiltzen ditu. Hortaz, ikusten dugu web orrialdeetan
dagoen informazio gehiena idazleen nahietara bideratuta dagoela.
Beste
alde batetik, gerta liteke bilatutako informazioa ez izatea norberak nahi duena
izatea, kontrolatu ezin daitezkeen elementu asko baitaude.
Dena
den, behin hauek barneraturik, kontzientzia harturik ezkutuko funtzionamendua
uler daiteke, horrela, galdera gaitasuna garatuz, norberarengan konfiantza
hartuz eta iritzi kritikoa garatuz. Gainera, aipatzeko da elkarlana; denen
gaitasunak bilduz zehaztutako helburura errazago hel daitekeelako.
Istorio
hau ikaste-irakaste prozesuarekin erlazionatuz gero, esan beharko litzateke,
irakasleak gero eta gogo, nahi eta konpetentzia gehiago izanik ikasleen
errendimendu maila handiagotu egiten dela.
Konpetentzia Digitala (Jordi Adell)
Eskolak bizitza
osoan ikasteko hezi behar du (Long Life Learning).
Konpetentzia
digitalaren barruan 5 konpetentzia edo alfabetizazio azaltzen ditu:
- Konpetentzia informazionala: Informazio lantzeko behar diren oinarrizko gaitasun eta trebezien multzoari dagokio. Problemak adierazten jakin behar da, hau bilatu, antolatu, aztertu, kritikatu eta ebaluatu. Ondoren informazio eratzeko eta konpartitzeko. Lehen informazioa hartu besterik ez genuen egiten, orain hau sortu ere egiten dugu.
- Konpetentzia teknologikoa edo informatikoa: Gailu teknologikoen erabilerari deritzo. Gure inguruan teknologia asko dago eta geroz eta zerbitzu gehiago eskaintzen diguten eta ondorioz beraien “menpekotasuna” handitzen ari da. Interesgarria izan daiteke tresna hauen erabilera beharrezkoak ote diren ebaluatzea.
- Multialfabetizazioa: Gizartea audiobisuala da. Baliabide audiobisualak hezteko objektu izan beharko luke. Bizitzan zehar hartzen dugun informazioaren gehiengoa mota honetakoa da.
- Konpetentzia kognitiboa: Informazio aukeratzen jakin behar da eta informazio hori ezagutza bihurtzen.
- Hiritartasun digitala: Mundu errealean nahiz mundu birtualen bizitzeko behar den prestakuntzari deitzen zaio. Sarean jokatzeko modua erakutsi behar da. Eskola hiritar digital bat formatzeko interesa piztu behar du.
Estrategia
didaktikoek garrantzia dute. Ez da emaitzetatik ikasi behar baizik eta
egiteagatik, hau da, problemak ebazten, gailu teknologikoak erabiltzen, …
Konpetentzia Digitala (Area, 2010)
Gaur egun, teknologiak euren eguneroko
bizitzaren parte bilakatu dira.Horri erantzunez, hezkuntzan adituek
alfabetizazio kontzeptuaren barne beste hainbat alfabetizazio gehitzea eskatzen
dute; hala nola, ikus-entzunezkoa, digitala eta informazionala.
- -Ikus-entzunezko alfabetizazioa,
ikus-entzunezko testuak analizatzeko eta ekoizteko gaitasuna da, baita iritzi
kritikoa garatzeko ere (zinea eta telebista ikusterakoan).
- -Alfabetizazio digitalari dagokionez,
ordenagailuen maneiuaz ari gara (software eta hardware).
- -Alfabetizazio informazionala, ordea,
informazioa iturri desberdinetatik bilatu, aukeratu, analizatu eta berregiteko
gaitasuna da.
Planteamendu honekin lortu ahi dena zera da,
norberak bere ikasketa bultzatzea (autoaprendizaia), informazioaren trataera egokia
egitea (bilatu, aukeratu, elaboratu eta hedatu), IKT-en erabilpenean formatzea
eta horiek gure gizartean duten inplikazio ekonomiko, politiko, kultural eta
ideologikoaz jabetzea.
Hartara, hezkuntzaren helburua haurrak
teknologia berrien inguruan alfabetatzea da: multialfabetizazioa. Hau da,
idaztea eta irakurtzea jakiteaz gain, lengoai mota desberdin eta formatu mota
desberdinen bitartez, adierazten jakitea ere.
Hau dena kontuan hartuta, hezkuntza eredu
integrala izateko lau eremu hauek jorratu beharko lituzke:
- -Dimentsio instrumentala. Baliabide teknologiko
ezberdinen software eta hardware—en maneiua.
- -Dimentsio kognitiboa. Informazioaren trataera
egokia (bilatu, aukeratu, berregin, partekatu, hedatu)
- -Dimentsio sozioaktitudinala. Teknologia eta
komunikazioarekiko jarrera positiboak garatu.
- -Dimentsio axiologikoa. Informazioaren trataera
egokia ( analizatzeko irizpideak eta balore etikoak garatzea).
Teknologia berrien agerpena geletan, ohiko testuliburuekin alderatuz, lan
gehiago eskatzen du. Izan ere, ikasgelako erritmoa aldatzea dakar; hortaz,
irakasleak metodologia malguagoa eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzea
eskatzen du.
IKT-ak inplikatuak dauden ikaskuntza
prozesuetan, hiru eremu desberdindu
ditzakegu ikaslearen ikaskuntzan.
Alde batetik, informazioa bilatu, aurkitu eta
ulertzearekin lotura duena. Bestetik,
lengoai mota ezberdinen bidez adierazten ikasi eta baliabide digital
desberdinen bitartez (wiki, blogak …)
ideiak hedatzen jakitearekin du
zerikusia. Eta, azkenik, sarean dauden hainbat baliabideen bidez beste
pertsonekin komunikatzen ikasi (email, foroa …).
Aldaketa horien guztien aurrean, irakasleek
hainbat hezkuntza erronka dituzte:
- -Gehiegizko informazioaren aurrean,
irakasleek informazio guzti horri zentzua ematen lagundu behar dio
irakasleari. Hau da, informazioa ezagutza ulergaitza eta esanguratsua
bilakatzen lagundu.
- -Gainera, elkarlana sustatu bai
gelakideen artean bai zentro desberdinen artean.
- -IKT-en bidezko ariketak
planifikatzen ikasi.
- -Testuinguru berri eta, halaber,
zailagoen aurrean egoerak kudeatzen eta ikasleak kontrolatzen ikasi.
Aurreko guztia kontuan hartzeaz gain,
teknologia berriak gelan sartzearekin ez dela nahiko jabetzea garrantzitsua da,
metodologia aldaketa bat ere beharrezkoa baita.
Eredu berritzaile honen bitartez, ikaslea
eginez ikastea nahi da, hau da, IKT-en erabilpen aktiboa eginez ikertuz
ikastea, eta ez ohiko ekintzak egiteko erabiltzea. Era berean, norbere
ikaskuntza bideratzea bultzatzeaz gain, lankidetzan aritzeko aukera bat
eskaintzea du helburu. Oro har, .IKT-ak formakuntza prozesuaren atal bat izatea
nahi da.
La competencia digital e informacional en la escuela (Area 2009)
XIX. mendeko gizarte industrialean, eskola
estatuari erantzuten zion. Horren helburua ezaugarri kultural nazionalak
transmititzea zen. Hau da, gizarteriaren alfafetizazioa bertako historia, geografia,
literatura ezagutzean zetzan.
Horretarako testu liburuetan oinarritzen
ziren, eta eredu memoristikoa erabiltzen zen ikasteko. Gainera, irakaslea zen
protagonista, berak informazioa ematen zuen
ikasleak pasiboki jasotzen zuen bitartean (errezepziozko ikaskuntza).
Gaur
egungo gizartean, aldiz, eredu hau zaharkitua geratu da. Izan ere,
gizartea eta honen beharrak aldatuz joan dira; hala nola, teknologia digital
berrien agerpenarekin. Hori dela eta, gizarteak alfabetizazio kontzeptua
birdefinitu behar izan du, zabaldu. Orain irakurri eta idazteaz gain, konpetentzia
digitala dago ere bai.
Horri erantzunez, oinarrizko curriculumean
beste gaitasun bat gehitu du: Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala
erabiltzeko gaitasuna.
Konpetentzia digitala informazioa bilatzen
jakitea, informazio hori ezagutzan bihurtzeko gaitasuna izatea; informazioa azaltzen
eta zabaltzen jakitea eta informazioa modu demokratiko eta etikoan erabiltzeko
gaitasuna da.
Hori irakasteko ariketetan oinarritutako
metodologia behar da. Ariketa horiek 4 irizpideetan oinarritzen dira:
-
Eginez ikasi
-
Metodologia konstruktibista
sustatu, hau da, ikaslea izatea esanahiak sortzen dituena
-
Ikasleen arteko lankidetza sustatu
-
Informazio/baliabide desberdinez
baliatu (liburuak, web 2.0 …)
Hona hemen ariketa horien zenbait adibide:
-
Taldeko lanak WIKIren bidez Proiektuak
egiteko, ikasgaiaren hiztegia sortzeko
-
BLOG-ak
Ikasleen eguneroko bezala, notiziak ipintzeko, egindako
proiektuak zintzilikatzeko …
-
Foroak/ Txatak
Beste zentroetako ikasleekin eztabaidak sortzeko, iritzi
ezberdinak partekatzeko …
-
eLEARNING
urrutiko hezkuntza/ ez presentziala
-
Sarean informazioa bilatzeko ariketak
Informazio egokia bilatu, aukeratu, analizatu eta
interpretatzeko gaitasuna garatu
-
Webquest
…
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)